logo EDA
Navbar
  • Aula
  • Campus
  • Elkarrizketa digitalak
  • Es de Libro
  • Taller
  • Beste zenbait baliabide
    • #EDAerronka
    • Jabetza intelektualari buruzko gidak 
    • Web mintegiak
imagen-blog
  1. hasiera
  2. Blog
  3. Artikulu

Blog

Zer da alfabetatze mediatikoa?

16/06/2025
Alfabetatze Mediatiko eta Informazionalari (AMI) esker, jasotzen dugun informazioaz eta tresna digitalen eguneroko erabileraz hausnartzeko gaitasun kritikoa lantzen dugu.

Teknologia informatzeko eta komunikatzeko erabiltzeak gizarte- eta familia-harremanak aldatu, eremu soziokultural berri bat eratu eta harremanak izateko modu berri bat ezarri du. Teknologia horiek ezagutzarako eta gizarte-partaidetzarako sarbide bihurtu diren heinean, gainera, are garrantzi handiagoa dute.

Testuinguru hori kontuan hartuta, ezinbestekoa da zer informazio-mota kontsumitzen dugun bereizteko eta, era berean, informazio hori nola erabili eta partekatu jakiteko trebetasunak lantzea.

UNESCOren arabera, alfabetatze mediatikoa hau da: «egunero jasotzen ditugun eta gure kultura garaikidearen elementu garrantzitsu diren irudi, soinu eta mezuak eskuratzeko eta aztertzeko eta zer botere duten ebaluatzeko gaitasuna, bai eta modu egokian komunikatzeko, edukia sortzeko eta eduki hori modu seguru eta arduratsuan partekatzeko gaitasuna ere».

Horretarako, ezinbestekoa da eskola- eta unibertsitate-inguruneetan ikasleak hainbat gaitasunetan trebatzea, hala nola pentsamendu kritikoan, ezinbestekoa baita jasotzen duten informazioa zalantzan jartzeko eta egiaztatzeko. Garrantzitsua da, halaber, kontsumitzen duten informazioaren aurrean zeregin aktiboa sustatzea, ez pasiboa, eta txikienei kontzeptu hauek irakastea, besteak beste: informazioaren gizartea, herritartasuna eta jakintza-truke arduratsua.

AMIak balioa ematen dio informazioak gaur egun duen zeregin garrantzitsuari, eta informazio hori modu egoki, eraginkor eta fidagarrian nola eskuratu eta bilatu erantzuten saiatzen da. Alfabetatze-mota horrek argitu nahi du, batetik, informazio hori nola bihurtzen den ezagutza; eta bestetik, ezagutza hori nola transmititu daitekeen modu etiko eta errespetuzkoan.

Zer onura dituzte premisa horietan trebatutako gizarteek?

Lehenik eta behin, gizartea informazioa egoki erabiltzeko eta interpretatzeko prestatuta badago, nekez desinformatu eta manipulatuko dute, hau da, ez ditu berri faltsuak sinetsiko eta zabalduko. AMIa eta etika batuz gero, gizarteak gizabanakoen pribatutasuna errespetatu eta defendatuko du, baita jabetza intelektuala eta egile-eskubideak ere, zeinak ezagutza sortzeko eta zabaltzeko giltzarri baitira.

Eta, azkenik, informazio-hedabideetan alfabetatutako gizarteek informazio-iturri libre eta independente berriak garatzea sustatzen dute, hau da, jatorrizko ideiak, obrak eta sorkuntzak babesten direla ziurtatzen duten iturriak. AMIak kultura unibertsalago, bidezkoago, informatuago eta koherenteagoaren alde egiten du.

AMIa Espainian

“Alfabetatzea funtsezko baldintza da elkarrizketan aritzeko, komunikatzeko eta elkarri gero eta konektatuago gauden gure munduan integratzeko”, dio UNESCOk. Horregatik da hain garrantzitsua AMI erreal eta unibertsalerako bidea erakusten duten Europako askotariko ekimenak martxan jartzea. Urrutira joan gabe, Espainian, irakasleen % 74k uste du ikasleak desinformatuta daudela; hori, Luca de Tena Fundazioak egindako Espainiako alfabetatze mediatikoari buruzko txostenaren arabera.

Espainiako 100 irakasleri egindako inkesta horren arabera, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen alfabetatze mediatikoko prestakuntzan gutxi aurreratu da (% 47) edo ez da batere aurreratu (% 13) azken bost urteetan.

Irakasle gehienek uste dute alfabetatze mediatikoa desinformazioaren arazoa konpontzeko irtenbide egokia dela; elkarrizketatuen % 41en iritziz, desinformazioak eragin nabarmena du ikasleengan. Alde horretatik, galdeketa erantzun duten irakasleen % 73k uste du Internetek eragin handia duela desinformazioan; % 60k, berriz, komunikabideei egozten die desinformazio hori.

Nolanahi ere, zalantzarik gabe, AMIa gauzatzeko dago gure ikastetxeetan, eta eman beharreko irakasgaia da, gizartea trebatzeko eta informaturik egoteko.

Hemen eskura dezakezu txostena.

Irudiaren ©: Antonio Guillem

Gaitasun digitalak

  • Ikasleak
  • Irakasleak
  • Eskolak

Komunikabideen alfabetizazioa

  • Ikasleak
  • Irakasleak
  • Eskolak

Copyright

  • Ikasleak
  • Irakasleak
  • Eskolak

Irakurketak

  • Lehen mailakoa
  • Bigarren mailakoa
  • Batxilergoa
  • Unibertsitatea
logo-footer
logo-Ministerio- Educaci
logo-nextgenerationEU
logo-plan-recup-EUSK

2026 © Centro Español de Derechos Reprográficos

  • Mapatzen dugu
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun-politika
  • Cookiei buruzko politika