logo EDA
Navbar
  • Aula
  • Campus
  • Elkarrizketa digitalak
  • Es de Libro
  • Taller
  • Beste zenbait baliabide
    • #EDAerronka
    • Jabetza intelektualari buruzko gidak 
    • Web mintegiak
imagen-blog
  1. hasiera
  2. Blog
  3. Artikulu

Blog

Egile-eskubideak ikasgelan: zalantza ohikoenak

26/11/2025
Ezagutzak trukatzeko guneak dira ikasgelak. Era askotako edukiak, eta jatorri askotakoak, erabiltzen dira egunero-egunero ikasgeletan—liburuak, irudiak, bideoak, aurkezpenak eta musika, besteak beste—. Jabetza intelektuala zer den eta nola funtzionatzen duen ulertzea funtsezkoa da ikasleek eta irakasleek segurtasunez eta erantzukizunez lan egin dezaten. 

Zer babesten du jabetza intelektualak? 

Irakasle batek bere eskoletarako literatura-pasarte bat, egunkari bateko albiste bat edo artikulu zientifiko bat erabiltzen duenean, beste pertsona batzuek sortutako lana erabiltzen ari da. Jabetza intelektualeko eskubideek sormen-lan hori babesten dute (baita irakasleena ere), ikasleentzako aurkezpenak, apunteak eta bestelako materialak osatzen dituztenean. 

Egile-eskubideek sortzen diren unetik beretik babesten dituzte jatorrizko lanak, erregistratzeko beharrik gabe. 

Egile-eskubide motak: moralak eta ustiapenekoak 

Bi egile-eskubide mota daude. Alde batetik, eskubide moralak daude. Eskubide mota horiek egilearen eta haren lanaren arteko lotura aitortzen dute. Egileak ezin die uko egin, ezta laga ere. Eskubide horien artean daude egile izaeraren aitorpena eskatzeko eskubidea edo obra osorik errespetatu dadin eskatzeko eskubidea, baita hura merkatutik kentzeko eskubidea ere, justifikatuta badago. 

Beste alde batetik, ustiapen-eskubideak daude, eta horiek zehazten dute nola erabil daitekeen lan bat: erreprodukzioa, banaketa, jendaurrean ezagutaraztea edo eraldaketa. Eskubide horiek laga edo lizentziatu daitezke baldintza jakin batzuetan. 

Egile-eskubideek kultur sorkuntza babesten dute, eta haren jarraipena bermatzen. Lanak babestuta ez baleude, egileek ez lukete ordainsaririk jasoko beren ahaleginagatik eta nekez aurkituko lukete sortzen jarraitzeko pizgarririk. 

Mugak edo salbuespenak hezkuntzaren esparruan  

Hezkuntzaren arloan, ezaugarri bereziak dituenez, salbuespen espezifikoak daude egile-eskubideei dagokionez. Horietako bat hezkuntza-helburuetarako ilustrazioaren muga da. Horren arabera, irakasleek aukera dute beren eskoletarako obra-zati txikiak erreproduzitzeko, banatzeko eta jendaurrean azaltzeko, betiere dagoeneko argitaratuta dauden lanak badira eta ez badira testuliburuak, unibertsitateko eskuliburuak edo antzeko argitalpenak, irakasteko helburuarekin erabiltzen badira, eta ez helburu komertzialekin, eta egilea eta iturria aipatzen badira. 

Badira, halaber, beste figura batzuk, hala nola aipu-muga. Muga horrek besteren obren zatiak erabiltzeko baimena ematen du, irakaskuntzan edo ikerketan erabiltzeko badira, azterketak, iruzkinak edo kritikak egiteko, baldin eta dagoeneko argitaratuta dauden lanak badira eta egilea eta iturria aipatzen badira. Halaber, jabari publikoko obrak erabiltzeko baimena ematen du, edukiak legez berrerabili daitezen errazteko. 

Baina, horri buruzko legeria argia bada ere, zalantza asko sor daitezke edukiak irakaskuntzan erabiltzeari dagokionez. Irakasleen galdera ohikoenetako bat ikasleekin liburu-zatiak erabiltzeari buruzkoa da. 

Erabil ditzaket liburu-zatiak ikasgelan?

Jabetza Intelektualaren Legeak argi eta garbi adierazten du baimena behar dela jabetza intelektualaren eskubideek babestutako edozein lan (testu bat, abesti bat, film bat...) erabiltzeko, muga edo salbuespen bat aplika daitekeen kasuetan izan ezik. 

Komenigarria izango litzateke ikastetxeetan, aldian-aldian, irakasleei gogoraraztea eta prestakuntza-jardunaldiak edo jarraitzen erraza den gida bat egitea, kontzeptuak argi edukitzeko. Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren irakasleentzako erabilera-lizentzien gida praktikoaz gain, CEDROk jabetza intelektualari buruzko gida bat eskaintzen die irakasle eta ikasleei, bai eta ikastetxeetan irakaskuntzarako lizentziak eskatzeko eta irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak antolatzeko aukera ere. 

Parteka ditzaket material digitalak ikasleekin? 

Digitalizazioak eta teknologia berriek edukien trukea erraztu dute, baina garrantzitsua da jakitea artikuluak, liburu-zatiak edo liburu osoak posta elektronikoz edo gela birtualean partekatzea komunikazio publikoko ekintzatzat hartzen dela eta, beraz, dagokion baimena behar dela horretarako. Material horien edo material horiek hartzen dituzten plataformen lege-baldintzak aztertu behar ditugu beti halakoetan. 

Badut eskubiderik nik sortutako irakas materialen gainean?

Irakasleek oso kontuan izan behar dute, halaber, beren materialak ere —apunteak, aurkezpenak, grabazioak—babesten dituela jabetza intelektualaren legediak. Horrek esan nahi du beren obren gaineko eskubideak dituztela eta nola erabili erabaki dezaketela. 

Egile-eskubidea eta horrek hezkuntzaren esparruan dituen ondorioak ezagutzea irakaslearen lana da. Era horretara, irakasleak lasaitasunez eta arriskurik gabe lan egin dezake, eta, are garrantzitsuagoa dena, kultura idatziarekiko errespetuan heziko ditu ikasleak, izan ere, kultura idatzia da gure nortasunaren zutabeetako bat gizarte askea garen aldetik. 

Irudiaren ©: Xavier Lorenzo - Shutterstock

Gaitasun digitalak

  • Ikasleak
  • Irakasleak
  • Eskolak

Komunikabideen alfabetizazioa

  • Ikasleak
  • Irakasleak
  • Eskolak

Copyright

  • Ikasleak
  • Irakasleak
  • Eskolak

Irakurketak

  • Lehen mailakoa
  • Bigarren mailakoa
  • Batxilergoa
  • Unibertsitatea
logo-footer
logo-Ministerio- Educaci
logo-nextgenerationEU
logo-plan-recup-EUSK

2026 © Centro Español de Derechos Reprográficos

  • Mapatzen dugu
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun-politika
  • Cookiei buruzko politika