Kultura idatzia da gure gizarte libre eta demokratikoaren euskarrietako bat. Hala, kultura idatziaren jasangarritasuna funtsezkoa da bizi garen inguruneak oinarri dituen balioak babesteko. Eta egile-eskubideak jasangarritasun hori bermatzen du; izan ere, jabetza intelektuala da egile, editore, kazetari eta itzultzaileei beren lana segurtasunez egitea eta lan horren ordain ekonomiko justua jasotzea bermatzen diena.
Horrela izan dadin, ordea, herritarrek egile-eskubideei buruzko prestakuntza egokia jaso behar dute, jakiteko obrak nola babesten diren eta zer baldintzatan erabil daitezkeen. Prestakuntza horrek, sortzaileei babesa emateaz gainera, lagundu egiten du gizarteak kultura idatziaren gaineko kontzientzia, ardura eta konpromiso sendoagoa izan dezan.
Gaur egungo testuingurua digitalizazioak eta edukien berehalako eskuragarritasunak markatuta dago, eta, egoera horretan, jabetza intelektualari buruzko prestakuntza oinarri-oinarrizkoa da sortzaileei nahiz erabiltzaileei segurtasuna emateko. Egile-eskubideen berri izateak aukera ematen du obrak baimendu gabeko erabileretatik legez babesteko, baita edukien ustiapen ekonomikoari buruzko erabaki informatuak hartzeko ere.
Ingurune digitaletan eta hezkuntzakoetan materialak erabiltzeak atxikita dituen inplikazioak ulertuta, aurrea har dakieke gatazka legalei, eta, aldi berean, ingurune egonkor bat bermatzen die obren titularrei. Hezkuntzaren arloak edo arlo profesionalek egile-eskubideekiko errespetuzko kultura sustatzeak hainbat onura dakarzkie ikasleei:
Eduki horietan sakondu nahi baduzu, zalantzak argitu nahi badituzu eta ikasmailen arabera egokituriko baliabideetarako sarbidea izan nahi baduzu, Egile Eskubideen Eskolak (EEE) egile-eskubideetan espezializaturiko online prestakuntza eskaintzen du.
Sartu EEEra, eta hasi gaur bertan prestakuntza jasotzen.