Europako Batzordeak EU KIDS ACT legea onartu du, adingabeentzat ingurune digital segurua sustatzeari begira. Lege horrek jasotzen duen neurri nagusia da sare sozialetako plataformek debekatuta izango dutela 13 urtetik beherakoei sarbidea ematea, eta, gainera, enpresa teknologikoek beren zerbitzuak gazteentzat seguruak direla egiaztatu beharko dutela.
Proposamena irailaren 17an aurkeztu zitzaien Europako Legebiltzarrari nahiz Kontseiluari, eta legegintza-izapideak egin beharko dira, legea indarrean sartu arte. Araudiak funtsezko bi oinarri ditu: adinaren araberako debekua eta segurtasun-neurriak.
13 urtera arteko haurrek ezingo dute beren kabuz sartu profil sozialetan; haientzat berariaz sortutako edukietarako sarbidea izango dute, halere, beren tutoreen kontuen bidez. Horretarako, asmoa da plataformek gurasoei edo tutoreei aukera ematea baimenduta ez daude sarbideak beren gailuetan erraz konfiguratzeko eta adingabeen esposizioa egunean ordubetera mugatzea.
Aldiz, 13 eta 15 urte bitarteko adingabeek aukera izango dute erabiltzaile-kontuak sortzeko, gurasoen kontrolpean, eta beren adinera egokitutako bideoak, kontaktu-kopuru mugatua eta sareak egunean gehienez ordubete erabiltzeko muga izango dituzte.
Kontu autonomoa 15 urtetik gorakoek soilik sortu ahal izango dute.
Enpresa teknologikoek adina egiaztatzeko tresnak erabili beharko dituzte, eta, kontuen erabiltzailearen adina berretsi beharko dute, bai aurretik sortuta zeuden kontuen erabiltzaileena nahiz kontu berrien erabiltzaileena.
18 urtetik beherakoentzako edukiak eskaintzen dituzten hornitzaile guztiek –hala nola sare sozialak, bideoak, bideojokoak, txatbotak eskaintzen dituztenak– debekatuta izango dute estrategia kaltegarri eta adiktiboak erabiltzea, hala nola:
Ildo horretatik, adingabeen profilak pribatuak izango dira, eta desaktibatuta izango dituzte, lehenespenez, geolokalizazioa, kamera eta mikrofonoa.
Lehenespenez, zerbitzuen hornitzaileek bermatu beharko dute beren plataformak seguruak direla, adibidez, diseinuari dagokionez. Europar Batasunak hala eskatuta, plan bat aurkeztu beharko diote Batzordeari –neurri zuzentzaile osagarriak har ditzan, hala irizten badio– nahiz kanpo-auditore bati.
Ursula von der Leyen, presidenta de la Comisión Europea
«Actualmente, nuestros menores interactúan con las tecnologías más sofisticadas jamás creadas. Tecnología que no se creó teniendo en cuenta su bienestar. Nuestra EU KIDS ACT invierte la carga de la prueba: corresponde a las plataformas demostrar que son seguras desde el diseño. Y devolvemos el control a los progenitores, proporcionándoles las herramientas necesarias para ayudar a sus hijos e hijas a navegar por un mundo en línea más seguro».
Elkarrizketa digitalak familiartean, ohitura digitalak hobetzeko
Europako araudiaren abiapuntua adingabeak eta gazteak Interneten babesteko premiari buruzko adostasun orokorra da; izan ere, Hamarkada Digitalari buruzko 2026ko Eurobarometro bereziaren arabera, lehentasuntzat daukate europarren % 96k.
Gazteen artean ohikoak diren zerbitzu digitalen benetako hobekuntzaren osagarri, badira beste alternatiba batzuk eskola- eta familia-inguruneetan aplikatzeko modukoak. Elkarrizketa digitalak familiartean CEDROren hezkuntza-ekimen bat da, Egile Eskubideen Eskolari lotua, eta helburutzat du neska-mutilak eta gazteak gaitasun digitalak ematea, baita mundu digitalak nola funtzionatzen duen ulertzen laguntzea ere, mundu digitalaren eta analogikoaren arteko oreka lotzeari begira.
Alde batetik, jolasak eta bideoak daude, Interneten jatorriari eta xedeari buruzkoak eta norberaren babeserako espazio bat sortzearen garrantziari buruzko lanketa egiteko txikiekin. Bestetik, gazteek eta helduek Elkarrizketarako gidak erabili ahal izango dituzte esperientzien trukea eta pribatutasunari edo mugei buruzko eztabaida sustatzera bideratutako solasaldietarako.
Edozein erabiltzaile erregistra daiteke online prestakuntza gainditu eta «Bitartekari Digitalaren Agiria» eskuratzeko; agiri horrek aitortzen du herritar arduratsua eta erreferentea dela bere ingurunean online ohitura osasungarriei dagokienez.