logo EDA
Navbar
  • Aula
  • Campus
  • Elkarrizketa digitalak
  • Es de Libro
  • Taller
  • Beste zenbait baliabide
    • #EDAerronka
    • Jabetza intelektualari buruzko gidak 
    • Web mintegiak
  1. hasiera
  2. Blog
  3. Artikulu
Blog
vicente alcaniz minano

Irakurmena, hezkuntzaren erronka

19/10/2026
Uso responsable de la tecnología Formación en Propiedad Intelectual
Vicente Alcañiz Miñano
Inspector de Educación del Servicio de Inspección Educativa Madrid-Capital

PISA nazioarteko ebaluazioaren azken txostenaren emaitzak kezkagarriak dira benetan. Bi hamarkada baino gehiago dira PISA ebaluazioa abian jarri zenetik (2000. urtean hasi zen, hain zuzen), eta lehenengo aldiz Espainiak beherakada izan du aldi berean irakurketan, matematikan eta zientzietan, eta serie historiko osoko emaitzarik txarrenak izan ditu.

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGA) batezbestekoarekiko arrakala handitu egin da, eta horrek zalantza handiak sortzen ditu gure hezkuntza-sistemaren bilakaerari eta erronkei buruz. Nazioartean, 18 herrialdek eta ekonomiak soilik lortu zuten ELGAren batezbestekoa gainditzea PISAk ebaluatutako hiru gaitasunetan: zientziak, matematika eta irakurmena. Herrialde hauetako hezkuntza-sistemak nabarmendu diren gehien: Japonia, Korea, Singapur, Txina (ebaluatutako probintzietan), Irlanda, Ingalaterra, Estonia eta Suitza. 

Egoera bereziki kezkagarria da irakurketa-gaitasunaren gainbehera dela-eta. Espainiak 451 puntu lortu ditu, ELGA-35 indizearen batezbestekoa (463) baino hamabi gutxiago. 2015etik hona 45 puntu egin ditu behera; 23 puntu, azken hiru urteetan, 2022 eta 2025 artean.  

PISAren emaitzek funtsezko gaitasunen atzerakada kezkagarria erakusten dute. Gutxi gorabehera, PISA 2025eko batez besteko ikasle baten gaitasun-maila ikasturte eta erdi apalagoa da PISA 2015eko ikasle batena baino; horrek argi erakusten du atzerapauso nabarmena gertatu dela oinarrizko ikaskuntzetan. 

Hezkuntza-erronkek ez dieten berdin eragiten Espainiako lurralde guztiei. Asturias (471), Madrilgo Erkidegoa (469) eta Gaztela eta Leon (466) dira nagusi irakurketaren errendimenduan, eta ELGAren batezbestekoaren gainetik daude, nabarmen. Horrek argi erakusten du Espainiako hezkuntza-sistemaren barruan ere posible dela emaitza bikainak lortzea eta badirela aztertzea merezi duten esperientziak, sistema osora zabaltzeko moduko hobekuntza-faktoreak identifikatzeko. 

Espainian, 15 urteko ikasleen % 32k ez du lortzen irakurketa-gaitasunaren 2. maila, ELGAk ezagutzaren gizartean moldatzeko gutxienekotzat jotzen duen atalasea (2015ean baino % 15 ikasle gehiago daude atzeratuta). Horrek esan nahi du Espainiako ikasleen parte esanguratsu batek zailtasunak dituela luzera ertaineko testu baten ideia nagusia identifikatzeko, informazioa interpretatzeko eta testuaren xedeaz zein egituraz hausnartzeko.  

Espainiako ikasleen parte esanguratsu batek zailtasunak ditu luzera ertaineko testu baten ideia nagusia identifikatzeko, informazioa interpretatzeko eta testuaren xedeaz zein egituraz hausnartzeko.

 

Horri gehitu behar zaio Espainiako ikasleen % 2k bakarrik erdiesten dituela irakurketa-gaitasunaren mailarik altuenak (5. eta 6. mailak); hau da, testu luze eta konplexuak ulertzeko, kontzeptu abstraktuak erabiltzeko eta gertaerak eta iritziak bereizteko gaitasunari lotutakoak. 

Espainiako emaitzak azaltzeko faktoreak 

Espainian, oraindik ere, neska ikasleak mutilen oso aurretik daude irakurketa-gaitasunean. Haien errendimendua mutilena baino 26 puntu altuagoa da, eta nazioarteko hezkuntza-sistema askotan oso zabalduta dagoen joera bat islatzen du diferentzia horrek. Alderik txikienak Madrilgo Erkidegoan (17 puntu), Murtzian (18 puntu) eta Kanarietan (22 puntu) neurtu dira; handienak, berriz, Kantabrian (37 puntu) eta Euskal Autonomia Erkidegoan (36 puntu). 

Espainian, bertako ikasleen eta etorkin-jatorrikoen arteko errendimendu-arrakala 35 puntukoa da. Diferentzia esanguratsua da, baina ELGAn (44 puntu) eta Europar Batasunean (48 puntu) hautemandakoa baino txikiagoa. Autonomia-erkidegoetako aldeak 20 eta 61 puntu artekoak dira. 

Espainian, errepikatu ez duten ikasleek 95 puntu gehiago lortu dituzte irakurketan, batez beste; ELGAren batezbestekoan, berriz, alde hori 91 puntukoa da. Asturiasen, errepikatu ez duten ikasleek 104 puntutan gainditzen dituzte errepikatu duten ikasleak, irakurketa-gaitasunean; Andaluzian, 102 puntutan.

ELGA azken hamarkadako atzerakada horren arrazoiak identifikatzen saiatu da, eta irakurmenean jarri du arreta, ikaskuntzarako funtsezko gaitasuna baita curriculumaren arlo guztietan. Azterketa horren arabera, ikasleen ikaskuntza-aukerei aldi berean eragiten dieten hezkuntza-, gizarte-, kultura- eta ekonomia-faktore askoren elkarreragina dago horren antzean, eta horrek erantzun integralak eskatzen ditu hezkuntza-politiken, ikastetxeen zein familien aldetik. 

Ikasleen arreta eta kontzentrazioa 

Lehenik eta behin, agerikoa da ikasleek arreta, kontzentrazio eta pertseberantziarako zailtasun handiagoak dituztela lan konplexuetan. Testu luze eta zorrotzak irakurtzeko zailtasunak atzerakada orokorraren elementu erabakigarri bihurtu dira; aldi berean, gora doa irakurketa azkarrak eta azalekoak egiten dituzten ikasleen kopurua, eta behera, berriz, informazio konplexua ulertzeko beharrezkoa den ahalegin jarraitua egiten dutenena.  

PISA 2025eko ikasleak 2009 inguruan jaiotakoak dira, gutxi gorabehera; hala, aldaketa handiko garai batean hazi dira, eta ikus-entzunezko eduki laburrak eta elkarrekintza digital zatikatuak nagusi diren inguruneetan hezi. Horrek guztiak irakurketa luze eta gogoetatsu baten garapena oztopa dezake. Hala, ez da kasualitatea paperezko liburuak maiztasun handiagoz irakurtzen dituztela dioten ikasleek emaitza akademiko hobeak lortzea ia sistematikoki. 

Paperezko liburuak maiztasun handiagoz irakurtzen dituztela dioten ikasleek emaitza akademiko hobeak lortzen dituzte ia sistematikoki. 

 

Horri guztiari portaera- eta diziplina-arazoak gehitu behar zaizkio. Ikasgeletako bizikidetza kudeatzea lehen baino konplexuagoa da gaur egun, eta, etenaldiak maizago gertatzen direnez, murriztu egin da irakaskuntzari zein ikaskuntzari eskainitako denbora eraginkorra. 

Identifikatutako beste erronketako bat ikasleen dibertsitate gero eta handiagoa da. Ama-hizkuntza desberdinak, hezkuntza-premia espezifikoak eta migrazio-ibilbide askotarikoak dituzten ikasleak egoteak gero eta erantzun pedagogiko pertsonalizatuagoak eskatzen ditu, eta horrek guztiak irakasle-lana zailtzen du. 

Familien garrantzia 

Azkenik, ikusten da familiak gutxiago inplikatzen direla seme-alabei hezkuntza-laguntza emateko orduan. Etxean, gaur egun, aurreko hamarkadetan baino gutxiago hitz egiten da eskolako bizitzari buruz, irakurketei buruz edo ikasteko ohiturei buruz, eta horrek ahuldu egiten du ebidentzia zientifikoak arrakasta akademikoaren seinale nagusitzat jotzen duen faktore hori.  

Espainian, 2008ko atzeraldi handiaren ondorio sozial eta ekonomikoek arrastoa uzten jarraitzen dute familia askotan. Litekeena da gurasoek lanordu gehiago egin behar izateak eta lana eta familia bateratzeko zailtasun gero eta handiagoek murriztu egin izana seme-alaben hezkuntza-jarraipena egiteko, haiek hazteko eta eguneroko ikaskuntzan laguntzeko denbora.  

PISAk erakusten duenez, herrialde eta ekonomia askotan gero eta gehiago kostatzen da kontzentrazio jarraitua eskatzen duten zereginak aurrera ateratzea; erantzun presatuak emateko joera handitu egin da, eta, aldiz, saiatzeko gogoa, jakin-mina eta pertseberantzia gutxitu.

Irakurle presatuak eta irakurle azkarrak 

PISA 2025eko azterketan irakurle presatuen eta irakurle zorrotz eta azkarren artean egindako konparazioak nerabeen irakurtzeko ohituretan gertatzen ari diren aldaketetako batzuk ulertzeko bidea eman dezakete.  

  • Irakurle presatuek azkar, zatika eta azaletik irakurtzen dute; testua arretaz irakurri ordez, hura eskaneatzeko joera dute; informazio jakin baten bila ibiltzen dira, azkar-azkar; gai batetik bestera jauzi egiten dute etenik gabe; azkar erantzuten dute, baina akatsak egiteko probabilitate handiagoarekin; datu isolatuetan jartzen dute arreta, testu osoaren zentzuan jarri ordez. 
  • Irakurle zorrotz eta azkarrek bestelako ezaugarriak dituzte. Behar adinako abiaduraz irakurtzen dute, baina ulermenari kalterik egin gabe. Testuaren hainbat zatitatik hartutako informazioa barneratzen dute. Ñabardurak, ondorioak eta kontraesanak hautematen dituzte. Begirada kritikoz aztertzen dute informazioa. Oker gutxiago egiten dituzte, testua interpretatzeko eta ulertzeko orduan.  
Irakurle presatuak 
Irakurle zorrotz eta azkarrak 
Azaleko irakurketa 
Sakoneko irakurketa 
Eskaneatze azkarra 
Ulermen osoa 
Arreta zatikatua 
Arreta jarraitua 
Berehalako erantzunak 
Ondo funtsatutako erantzunak 
Okerrak egiteko arrisku handiagoa 
Zehaztasun handiagoa 
Bilaketa-ataza errazak 
Analisi- eta interpretazio-ataza konplexuak 
Modu zatikatuan prozesatzen dute informazioa 
Iturri desberdinetatik hartutako informazioa barneratzen eta elkarlotzen dute 
Datu zehatzak aurkitzen zentratzen dira 
Esanahi globalak eta testuinguruan kokatuak eraikitzen dituzte 
Desinformazioaren aurrean ahulagoak 
Azterketa kritikoak egiteko gaitasun handiagoa 
Ondorioak ateratzeko, argudiatzeko edo arrazoitzeko zailtasunak 
Ondorioak ateratzeko, argudiatzeko eta ebidentziekin arrazoitzeko gaitasuna 
Testu konplexuei aurre egiteko iraunkortasun gutxiago 
Testu luze eta zailei aurre egiteko iraunkortasuna 
Ikaskuntza berehalakoagoa eta iragankorragoa 
Ikaskuntza sendoagoa eta iraunkorragoa 

 

Iturria: PISA, ELGA. 

PISA 2025eko emaitzan arabera, gero eta gehiago dira ikasleen artean «irakurle presatua»ren profila dutenak, eduki labur eta zatikatuetan zehar azkar nabigatzeko ohitura dutenak. Haatik, gizarte demokratikoek irakurle zorrotzak eta azkarrak behar dituzte: gaiak bere sakonean ulertzeko, ideiak elkarlotzeko eta informazioa kritikoki aztertzeko gai diren irakurleak.  

Irakurketa sustatzea ezinbestekoa da gure osasun demokratikorako. Baina irakurketa jasangarri bakarra jabetza intelektuala babesten eta errespetatzen duena da. Irakurtzea eskubidea da, baina baita erantzukizuna ere. Gaur irakurle zorrotzak eta kritikoak trebatzea biharko demokrazia indartzea da. 

Gaitasun digitalak

  • Ikasleak
  • Irakasleak
  • Eskolak

Komunikabideen alfabetizazioa

  • Ikasleak
  • Irakasleak
  • Eskolak

Copyright

  • Ikasleak
  • Irakasleak
  • Eskolak

Liburutegia

  • Lehen mailakoa
  • Bigarren mailakoa
  • Batxilergoa
logo-footer
logo-Ministerio- Educaci
logo-nextgenerationEU
logo-plan-recup-EUSK

2026 © Centro Español de Derechos Reprográficos

  • Mapatzen dugu
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun-politika
  • Cookiei buruzko politika
Usamos cookies de análisis (Google Analytics) para mejorar la experiencia. Puedes aceptar o rechazar su uso.